XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera basatia zen. Instintu basatiak zituen. Haragia nahi zuen, odola, odol beroa frogatu.

Esango litzateke Buck extasi batetan bezala zihoala, bere aurreko arraza guztiak gogoratuaz.

Pozik, noiz konejua harrapatuko.

Noiz ehiza hura egingo.

Bitartean, ordea, Spitz, maltzurragoa izanik, zakurtaldetik atera zen.

Eta errekatxoa okertzen zuen lurgune batetik joan zen.

Buck-ek, noski, ez zuen alderdi hura ezagutzen.

Eta koneju fantasma hura harrapatzeko ingurunea eman zuenean, erreka gainetik nondik ikusten duen, fantasma bat ateratzen konejuaren bidera. Spitz zen.

Konejuak ezin zuen atzera egin eta hortz zuri tartean hilda erori zen.

Buck-ek ez zuen ezertxo ere esan.

Ez zen gelditu eta Spitz-en gainera jaurti zen odol bizian.

Baina horzkadak hutsegin zion.

Behin eta berriro irauli ziren elur hautsetan.

Spitz ordea, laster altxa zen.

Bazirudien ez zuela ekilibrioa ere galdu.

Jo zuen atzera kolpea eta bularretan harrapatu zuen Buck.